Larunbat honetan, hilak 30, Irungo Kunsthal Diseinu Eskolako Lorategi Diseinua-Paisaiagintza zikloko ikasleek Land Art tailer bat burutu dute Arabako Entziako Patzuergoan, Eunate Torres Madrego eta Álvaro Bellido Peña arkitekto paisajista entzutetsuen eta Kunsthal eskolako irakasle Gaizka Zuazoren tutoretzarekin. Torres Madrego eta Bellido Peñak Land Art korronte artistikoaren jarraitzaile leialak dira eta jada hainbat jarduera burutu dituzte.
Proiektuaren alderdi burutsua eskolan landu ostean, ikasleek bi ekintza burutu dituzte: Ingurunean jasotako elementuekin egindako “Natura bizia” instalazioa (makilak, orbela, harriak, harea…) eta performance bat. Azken honetan ikasleek ibaiaren ibilgu lehorrean murgildu dira eta uraren mugimendua irudikatu dute.
Land Art, POP artearen proposamenari abangoardien erreakzio mugimenduan sortutako korrente artistikoa da. Hala, artelana eduki behar den objektu material gisa ulertzen duen merkataritzako burutapenari aurre egiten dio eta ikusleari artelana edukitzen uzten dio interakzio esperientzia gisa, objektu fetitxe moduan edukitzearen beharrik gabe. Horretarako esku hartzeko espazio berriak bilatzeko galeriatik irteera aldarrikatzen du. Tokien muina biltzea bilatzen du, tokietan bertan eta tokiekin lan eginez. Ezin da kanpoan sortutako edozein artelan Land Art kontsideratu. Arte kontzeptuaren atzean espazio eta denborari buruzko hausnarketa sakon bat egon behar da. Beren izaera prozesualagatik nabarmentzen diren artelanak dira Land Art korrontearen barruan aurkitzen direnak.
Ekimenaren interes artistiko eta hezigarriaz gain, jarduerak ondorengo baloreak sustatu ditu: Naturaren babesa, birziklapena eta eguneroko produktuen bererabilketa; ingurunearekin agresiboak ez diren naturan egin daitezkeen jardueren bultzada, eta herritarren partaidetzarekin espazio publikoan egin daitezkeen proiektu artistikoen promozioa.
(Entrada publicada en el antiguo blog el 3 de junio de 2009)










Hi, couldn’t find an email address for you, so I’m using the comment system instead! Just wanted to let you know about this plugin for your blog: http://tiny.cc/asckv
It’s an automatic way to improve your blogs position in Google and Bing. If you’re looking to make money from this site, it’s worth checking out.
Great topic. I have found a lot interesting things the following. Continue.