B_LAZE LORATEGIA

Kutxa Ekoguneak bultzaturiko elkarlan batean, ikasturte honetan Fraisoro Nekazaritza eskolako kideekin batera garatutako proiektuetako bat inauguratu da duela gutxi: B_LazeLorategia.

Proiektu fasean zein gauzatze fasean eskolaren partehartzea esperientzi berri eta abesrasgarria izan da ikasle parte hartzaileentzat. Kasu honetan, paisaiaren testuinguru honetan, Proiektu eta Obra Zuzendaritza alorrekoak (Maialen Aburuza, Eider Jiménez, Miren Sáenz de Urturi eta Mireia Liberal) eta Diseinu eta Lorategiko Elementuen alorrekoek (Amaia Olariaga eta Andrea Ríos) parte hartu dute. Tutoretza lanetan Gaizka Zuazo eta Aitor Lizarralde irakasleak.

 

Argazkiak: Arkaitz Rezola.